miércoles, 4 de mayo de 2016

Txingudiko Urak enpresara bisita

Maiatzaren 3an Txingudiko urak bisitatu genuen 1. mailako ikasleekin.
Bertan Noemik, GISeko arduradunak, hiru ordu ta erdiko hitzaldi bat eman zigun Irunen eta Hondarribian ur hornikuntza, saneamendua eta zaborrak nola kudeatzen dituzten Arcgis programa azalduz.

Softwarearen atal ezberdinak azaltzeaz gain, argi eta garbi azpimarratu zigun lan prozedurak eta lantaldeak daukaten garrantzia.

Bisita oso interesgarria iruditu zitzaigun eta ziur gaude beste batean ere bueltatuko garela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario