jueves, 18 de enero de 2018


CREATION OF THE BIM MODEL OF 
THE LAND AND THE
HIKA TXAKOLINDEGIA  BUILDING 
BASED ON DRONE PHOTOGRAMMETRY

In this article we describe the process followed during the BIM modelling of the land and building, 
based on the data obtained from drones. With the point cloud as the modelling base and 
combining civil engineering and construction software.








 
CREACIÓN DEL MODELO BIM DEL 
TERRENO Y EDIFICIO
HIKA TXAKOLINDEGIA  A PARTIR DE FOTOGRAMETRIA POR DRONES

En este artículo se describe el proceso seguido en el modelizado BIM del terreno y 
edificio a partir de datos obtenidos por  drones. Con la nube de puntos  como base de 
modelizado y combinando software de Obra Civil y Edificación.



 
 
































HIKA TXAKOLINDEGIAREN LURSAILAREN ETA ERAIKINAREN BIM MODELATUA SORTZERA BIDEAN LAN-FLUXUA DEFINITZEN
Iazko ikasturtean jadanik eraikita dagoen eraikin baten BIM modelatua sortzeko kasuistika aztertu zen moduan, aurten pauso bat aurrera egin dugu:
Helburu bezala, eraikin bat modelatzeaz gain inguruko kokalekua eta lursaila modelatzea jarri dugu. Hau dena BIM softwarea erabiliz egin beharko litzateke, bai etxegintzakoa (REVIT), bai obra zibilekoa (INFRAWORKS).


DRONAK, fotogrametria eta puntu-hodeiak
Proiektu honetarako, datu- iturri bezala laser eskanerra erabili ordez, dronak erabiltzea erabaki zen. Horretarako, eskolako  departamenduan garatzen ari den Dronei buruzko proiektuko partaidearen eskarmentuaz baliatuz, kolaborazioa lan bat egitea hitzartu zen.

DJI Mavic Pro drona  neurketa momentuan
Honela:    
 – Batetik  lursailaren modelatua egiteaz gain, lursailaren azterketa aurreratuak egin ziren DJI Phantom 3 Advanced-ari gehituriko espektro anitzeko kamera erabiliz.

 

Esperientzi honen emaitzak kontsultatu nahi izanez gero DRONES_FPEUSKADI (@dronesfp) informazio gehiago dago, iraila azaro bitarteko sarreretan

– Bestetik, eraikinaren ezaugarri diren estalki bereziak zehaztasunez  neurtzea litzateke.
– Azkenik, itxituren definizioan, estalkiak sortzen dituen itzalak ekiditeko altura gutxiko hegaldi orbital bat testeatzea alhalbidetuko luke.
Estalkiaren itzalak ekiditen
Dronaren kamera eta mugimendu estatiko-zirkularra kontrolatzen duen DJI Googles-ak probatu ziren.
DJI Googles-ak dronaren kontrola eduki dezake
 Gainera teknika honek, aurretik erabil ez ziren software anitz erabiltzera behartuko gintuen eta beraien potentzialitatea aztertzea baliatu zuen. Esan beharrik ez dago, Dronen neurketaren fasean departamenduko Dronen proiektuko partaidearen laguntza ezin bestekoa izan zela.
 BIM modelatua sortzeko lan-fluxu desberdinak definitzen
Teknika honek erraztasun asko eskaintzen dizkigu, baina baditu arazo batzuk ere: lursailerako software eta lan-fluxu bat erabili behar da eta eraikinerako beste bat.
Lursailaren modelatua Google Earth-en txertatua
Lursailaren puntu-hodeia eraikina gabe sortu zen. Beheko irudian ikusi daiteke jarraitutako dronaren ibilbidea:

Ondoren, sortutako puntu-hodei georeferentziatu  honek, INFRAWORKS 360ºBIM softwareak berak sortzen duenen modelatua  hobetzeko balio izan du. Aukera hau oso interesgarria da:
·         Modelatu sortzaileak aberastasuna ematen dio gure proiektuari.
·         Eta, dron bidez, laser–eskaner, bidez, lidar edo topografia klasiko bidez egindako modeloek ezin bestekoa den zehaztasuna emango lioke.


Lursailaren modelatu gainjarriak INFRAWORKS-en

   Eraikinaren kasuan, aipaturiko hegaldi orbitalak erabili dira. Horietan ateratako argazkiek, fotogrametria tekniken bidez, eraikinaren puntu-lainoa sortzea bideratu dute. Puntu-lainoaren dentsitatea, laser bidezko eskaneoena baina txikago izan da baina, nahikoa,  eraikinaren BIM modeloa sortzeko. Gainera, iritsiera zailtasunak dituen estalkia nertzeko balio izan du. Kasu horretan laserrak ez liguke balioko.

Eraikinaren puntu-lainoa
Behin, puntu-lainoa definituta REVIT-en modelatzen hasi daiteke. Fase honetan arazo handiena estalkiaren forma definitzen duten ardatz- bikotzeko splineak modelatzea izan da.


Prozesu hau, sakonago, Blog-eko hurrengo sarreran azalduko da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario