|
||
|
HIKA TXAKOLINDEGIAREN LURSAILAREN ETA ERAIKINAREN BIM MODELATUA
SORTZERA BIDEAN LAN-FLUXUA DEFINITZEN
Iazko ikasturtean jadanik
eraikita dagoen eraikin baten BIM modelatua sortzeko kasuistika aztertu zen
moduan, aurten pauso bat aurrera egin dugu:
Helburu bezala, eraikin
bat modelatzeaz gain inguruko kokalekua eta lursaila modelatzea jarri dugu.
Hau dena BIM softwarea erabiliz egin beharko litzateke, bai etxegintzakoa
(REVIT), bai obra zibilekoa (INFRAWORKS).
DRONAK, fotogrametria eta puntu-hodeiak
Proiektu honetarako, datu-
iturri bezala laser eskanerra erabili ordez, dronak erabiltzea erabaki
zen. Horretarako, eskolako
departamenduan garatzen ari den Dronei buruzko proiektuko
partaidearen eskarmentuaz baliatuz, kolaborazioa lan bat egitea
hitzartu zen.
DJI
Mavic Pro drona neurketa momentuan
Honela:
– Batetik lursailaren modelatua egiteaz gain, lursailaren
azterketa aurreratuak egin ziren DJI Phantom 3 Advanced-ari gehituriko espektro
anitzeko kamera erabiliz.
Esperientzi honen emaitzak kontsultatu nahi
izanez gero DRONES_FPEUSKADI (@dronesfp) informazio gehiago dago, iraila
azaro bitarteko sarreretan
– Bestetik, eraikinaren ezaugarri diren estalki
bereziak zehaztasunez neurtzea litzateke.
– Azkenik, itxituren definizioan, estalkiak sortzen
dituen itzalak ekiditeko altura gutxiko hegaldi orbital bat testeatzea alhalbidetuko
luke.
Estalkiaren itzalak
ekiditen
– Dronaren kamera eta mugimendu
estatiko-zirkularra kontrolatzen duen DJI Googles-ak probatu ziren.
DJI Googles-ak
dronaren kontrola eduki dezake
Gainera
teknika honek, aurretik erabil ez ziren software anitz erabiltzera behartuko
gintuen eta beraien potentzialitatea aztertzea baliatu zuen. Esan beharrik ez
dago, Dronen neurketaren fasean departamenduko Dronen proiektuko
partaidearen laguntza ezin bestekoa izan zela.
BIM modelatua sortzeko lan-fluxu desberdinak
definitzen
Teknika honek erraztasun asko eskaintzen dizkigu,
baina baditu arazo batzuk ere: lursailerako software eta lan-fluxu bat
erabili behar da eta eraikinerako beste bat.
Lursailaren
modelatua Google Earth-en txertatua
Lursailaren puntu-hodeia eraikina gabe sortu zen. Beheko
irudian ikusi daiteke jarraitutako dronaren ibilbidea:
Ondoren, sortutako puntu-hodei georeferentziatu honek, INFRAWORKS 360ºBIM softwareak berak sortzen
duenen modelatua hobetzeko balio izan du.
Aukera hau oso interesgarria da:
·
Modelatu sortzaileak
aberastasuna ematen dio gure proiektuari.
·
Eta, dron bidez, laser–eskaner,
bidez, lidar edo topografia klasiko bidez egindako modeloek ezin bestekoa den
zehaztasuna emango lioke.
Lursailaren
modelatu gainjarriak INFRAWORKS-en
Eraikinaren kasuan, aipaturiko hegaldi
orbitalak erabili dira. Horietan ateratako argazkiek, fotogrametria tekniken
bidez, eraikinaren puntu-lainoa sortzea bideratu dute. Puntu-lainoaren
dentsitatea, laser bidezko eskaneoena baina txikago izan da baina, nahikoa,
eraikinaren BIM modeloa sortzeko.
Gainera, iritsiera zailtasunak dituen estalkia nertzeko balio izan du. Kasu
horretan laserrak ez liguke balioko.
Eraikinaren puntu-lainoa
Behin, puntu-lainoa
definituta REVIT-en modelatzen hasi daiteke. Fase honetan arazo handiena estalkiaren
forma definitzen duten ardatz- bikotzeko splineak modelatzea izan da.
Prozesu
hau, sakonago, Blog-eko hurrengo sarreran azalduko da.