|
BIDASOA IKASTETXEAREN LASER ESKANEATUA SORTZEN REVIT BIM
MODELATUA ERATZEKO
Aurreko artikuluan, proiektuaren funtsa eta
helburuak azaldu zirenean, horiek lortzeko lan-fluxu bat definitu zen. Momentu
honetan lan-fluxu horretako pauso batzuk arrakastaz burutu dira.
BIM modelatua sortzeko lan-fluxuaren egoera
Pauso horiek egitearen garrantziaz ohartu gaitezen,
aukeratu dugun eraikinaren kasuistikaren zailtasuna gogoratu nahi dugu
aurretik:
·
Eraikinaren tamaina: 5
solairu + sotoa ditu.
·
Solairu bakoitzean dauden
estantzi kopurua. Gelak oso txikiak dira eta horrek egin beharreko
eskaneatu kopurua handitzen du.
·
Eskaneatu kopuru handiak
ondoren eragina izango du horiek "lotzerakoan" eta sortuko dituzten
puntu kopuru handiengatik.
·
Erabilitako eskaneatuen
kalitate handiak informazio bolumena handituko du. Azkenean,
eskaneatzeaz gain, 360°-tan argazkiak atera dira, koloreak aplikatzeko argitasuna eta esposizioa
neurtu da eta klinometroa eta iparrorratza erabili dira... Gainera kanpoko eskaneatuetan
GPS-a erabili da koordenatuak lortzeko.
Eskaneatuak astebetez egin dira, ahal zen guztietan
arratsaldez, eskola barruan zegoen jende kopurua txikiagoa delako eta horrela eskaneatu
"garbiagoak" egin ahal izan direlako.
Azkenean 182 eskaneatu burutu dira, kanpoaldeaz
gain, sotoa, beheko solairua eta P1 eta P2 solairuak neurtu dira bere
osotasunean, hau da, eraikinaren % 75
Faro
Scene, eskaneatuen prozesatua eta erregistroa
Eskaneatu hauetatik
puntu-hodeia lortzeko SCENE softwarea erabili da. Prozesu honetan, lehenik,
solairuka "lotu" dira eskaneatuak.
Software honek, diana gabe
eta eskaneatuak lotzeko puntu komunen erregistro manuala erabili gabe, badu
modu automatiko bat:
Goitiko bista eta laino-laino erreferentziak topatzen ditu automatikoki eta eskaneoak lotzea lortzen du. Beren artean
komunak diren puntuen ehunekoa % 20ra iristen bada, hauek milimetroko zehaztasunez
lotzea ahalbidetzen da.
Automatikoki lotutako eskaneoak, goitiko bista
Automatikoki lotuta eskaneoak isometrikoan
Batzuetan, hala ere, automatikoki ezin izan dira Clusterrak (lotutako eskaneoak) sortu, puntu komunen kopurua txikiegia izan delako edo argitasun diferentziengatik. Kasu horietan eskuz lotu ditugu, eta horretarako, 2 eskaneoen artean komunak diren plano puntu eta erreferentziak seinalatu ditugu eskaneoen gainean. Zehaztasuna berdina izan da ---> 5 mm-tik behera.
Eskaneoak eskuz lotzen
Eskaneoak eskuz lotzen
Emaitza zehaztasun doitasun eta kalitate onekoa izan da. Zalantzarik gabe, gure helburuetarako gehiegi. Kontuan hartu behar
da gainera, eskaneatu gabeko itzalak ere algoritmo matematikoak erabiliz hobetu
daitezkeela. Hurrengo irudian ikus daiteke zenbat puntu sortzen diren
solairuko:
P1
solairua batuta
SCENE-n barruan, azken
prozesua solairuak beren artean lotzea izan da.
Solairuka
lotura osatzen
Registered
Point Cloud: azken erregistroa eta esportazioa
Behin hau egin ondoren, puntu-lainoa osatu da. BIM
modelatuan lan egiten hasteko azken pausoa geratzen da---->esportazio metodo
egoki bat topatzea, ondoren, Revit-en malgutasunarekin eta doitasunarekin
modelatzea ahalbidetuko duena.
Emaitza