Jadanik eraikita dagoen eraikin baten BIM modelatua sortzeko kasuistikarekin
aurkitzen garenean, berritze aldera edo etorkizunean eraikina gestio
integralean erabilgarria litzatekeelako. Datuak biltzeko eta modelatuan
erabiltzeko lan-metodologia eta prozesu berri bat agertu da azken urteotan:
3D Laserra eta puntu-hodeiak
3D laserra erabiltzerakoan, eraikita dagoen bolumena
osatzen duten puntu guztiak (kanpoaldekoak nahiz barnealdekoak) neurtzea
ahalbidetzen digu. Ondoren, puntu horiekin, ingurune birtual batean lotzea eta
bateratzea lor dezakegu eta eraikuntza prozesuan erabil dezakegun BIM modelatu
bat garatu.
3D Laserra neurketa momentuan |
3D
laserrak dakartzan abantailak, beste neurketa teknika “tradizionalekiko”,
honako hauek lirateke:
- Azkartasuna datuak neurtzerakoan.
- Neurketa hauen zehaztasuna.
- Zonalde arriskutsuetan segurtasuna bermatzen dute, urrunetik neur daitezkeelako.
- Teknikariak neurtu beharreko eremua gutxiagotan bisitatu beharko du datu guztiak neurtu ondoren gordeta geratzen direlako, erabiltzeko zain.
- Teknika hau gainera, teknika fotogrametrikoen bidez osa daiteke (kamerak eta sentsoreak dituzten dronekin, kamara digital bidezko neurketekin).
BIM modelatua sortzeko lan-fluxu
produktibo bat definitzen
Teknika
honek erraztasun asko eskaintzen dizkigu, baina baditu arazo batzuk ere:
milioika puntu neurtzea ahalbidetzen du segundo gutxitan eta eraikin handietan “mugitu”
ezin diren modelatuak sortuko lizkiguke.
Horiek guztiak hasieratik zer lortu nahi dugun
argi edukitzera behartuko gaitu, BIM modelatuaren zer arlo proiektatu nahi
dugun (arkitektonikoa, egiturak edo MEP modelatua), neurketaren zehaztasuna
eta puntu kopurua mugatze aldera eta lan-fluxua eramangarria izan dadin.
MEP instalazioak dituen BIM modelo bat |
Jarraitu
dugun lan-fluxuak software desberdinak erabiltzea dakar, gure kasuan REVIT BIM
modelatua lortzeko.
Lan-fluxuaren eskema |
Lehen
testak egin ondoren, LHII BIDASOA eraikinaren kanpoaldearen neurketa (zehaztasun gutxirekin) eta barnealdearen
zati bat (beheko solairuaren erdia, zehaztasun handiarekin); zehaztutako
lan-fluxuaren erabilgarritasuna eta produktibitatea aztertzea ahalbidetuko
digu.
Lehen
probek hala ere, emaitza interesgarriak eskaini dizkigute modelatuan igarotako
denbora kontutan hartzen badugu.